EUSKAL PAISAIA
2013(e)ko maiatzaren 22(a), asteazkena
ZUMAIA
Zumaia Gipuzkoako ipar-mendebaldean dagoen udalerri euskalduna da.Urola ibaia udalerri honetan itsasoratzen da, eta kostaldean Itzurun hondartza aipatzekoa da. Baina herriaren ikur natural nagusia flyscha edo kostaldeko egitura geologiko berezi eta ikusgarria da, mundu osoan bakarrenetarikoa dena. Algorriko interpretazio gunearen bidez bisita daiteke.
2013(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea
2013(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala
DONOSTIA
Donostia Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Donostia bertako gastronomiagatik ere da ezaguna. Bertako sukaldari eta jatetxe entzutetsuak (Arzak, Subijana, Berasategi eta Castillo) mundu osoan dira ospetsuak. Halaber, Parte Zaharreko taberna eta jatetxeetan tradizioz zerbitzatzen diren pintxoek ere goi-mailako errekonozimendua lortu dute. Turismoa hiriaren euskarri ekonomiko nagusitakoa izan da, hiriaren edertasuna, urbanismo orekatua eta natura uztarturik.
Kirolzaletasuna ere nabari da hirian. Real Sociedad futbol taldeak hirian eta probintzian jarraitzaile gehien biltzen dituen futbol taldea.
AIZKORRI
Aizkorri Gipuzkoako mendia da, Arabako mugatik hurbil kokaturik, 1.528 metro garai dena. Bere haitzezko talaia batean kokatua duen baselizarengatik da ezagunagoa Aizkorri. Baseliza horretan, gurutze bati otoitz egiten zaio. Alegiak dioenez, gurutze hori Zegamara edo Araiara eramaten bazen ere, beti atzera Azkorrin agertzen zen.
PLANA:
Aizkorrin ederki pasa daiteke bertako bista ederrez gozatuaz. Edozeini gomendatzen diogu bertara joatea eguraldi ona egiten duen batean bereziki, bertako bistez hobeto gozatu ahal izateko.
Bertako ermita txikia ere bisitatzeko polita da beraz gogoratu bisita txiki bat egitea ermitari.
2013(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena
ERNIO
Ernion hainbat gurutze daude. Horrez gain, gurutze horiekin batera kalbario bat dago. Tradizioaren arabera, kalbario honetatik pasatzen dena gaixotasunak sendatuak izango omen ditu. Zelatundik gora igo ohi da Erniora.
PLANA:
Edozain garaitan joanda ere egun bikaina pasa dezakezue. Baina bereziki iraileko igandeetan joan eskero, ederki pasako duzue. Festa egoten da bertan, erromeriak... Bertan kalbario batzuk dauede, eta guztietan pasa ezkero gaixotasunak sendatuko zaizkizula diote, beraz joaten bazara gogoratu kalbarioetatik pasatzea.
URBASA
Urbasa Nafarroako mendilerroa da, Sakana eta Ameskoak bereizten dituena. Batazbeste 1.000 metroko altuera du, bere punturik altuena Baiza delarik (1.183 metro). Gaur egun "Urbasa-Andia natura parkea" osatzen du.
PLANA:
Euskal paisaiez gozatzeko plan bikaina izan daiteke. Urbasan, Urederra izeneko ibai bat sortzen da, eta ibai horren ingurutik ibilaldi bikain bat egin dezakezu, edozein pertsonarentzat egokia da ibilaldia. Behin ibilaldi hori eginik Urbasan ibil zaitezke, jatetxe bat ere badago beraz ez daukazu aitzakiarik, ederki pasako duzu.
2013(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea
TXINDOKI
Larrunarri edo Txindoki Gipuzkoako mendia da, Aralar mendilerroan kokatua. 1346 metroko garaiera du eta Abaltzisketan kokatua dago.
Gipuzkoako mendirik altuena ez izan arren, esanguratsuenetako bat da, bere itxura berezia dela eta. Biderik ohikoena Larraitzako parkalekutik abiatzen da eta bertaraino autoz gertura daiteke. Mendebaldeko ertza eskalatzeko aproposa da.
PLANA:
Egun bikain bat pasatzeko plan bikaina izan daiteke, eguraldi ona dagoen batean Larraitzetik Txindokira joatea. Txindokira joan nahi ez baduzu, Larraitzen ere egun bikaina igaro dezakezu, bertan bide gorri bikain bat dago Abaltzisketaraino eta "Txindokiko itzala" izaneko abentura parke bat ere bai. Hiru jatetxe ere badira bertan, beraz ez pentsatu gehiegi eta eguraldi ona dagoen egun batean etorri Txindoki aldera, ez zarete damutuko.
Txindokiko itzalaren informazioa nahi izan ez gero hemen aurkitu dezakezu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)