DONOSTIA
Donostia Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Donostia bertako gastronomiagatik ere da ezaguna. Bertako sukaldari eta jatetxe entzutetsuak (Arzak, Subijana, Berasategi eta Castillo) mundu osoan dira ospetsuak. Halaber, Parte Zaharreko taberna eta jatetxeetan tradizioz zerbitzatzen diren pintxoek ere goi-mailako errekonozimendua lortu dute. Turismoa hiriaren euskarri ekonomiko nagusitakoa izan da, hiriaren edertasuna, urbanismo orekatua eta natura uztarturik.
Kirolzaletasuna ere nabari da hirian. Real Sociedad futbol taldeak hirian eta probintzian jarraitzaile gehien biltzen dituen futbol taldea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina