2013(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

TXINDOKI
 

        Larrunarri edo Txindoki Gipuzkoako mendia da, Aralar mendilerroan kokatua. 1346 metroko garaiera du eta Abaltzisketan kokatua dago. 
        Gipuzkoako mendirik altuena ez izan arren, esanguratsuenetako bat da, bere itxura berezia dela eta. Biderik ohikoena Larraitzako parkalekutik abiatzen da eta bertaraino autoz gertura daiteke. Mendebaldeko ertza eskalatzeko aproposa da.

        PLANA:

         Egun bikain bat pasatzeko plan bikaina izan daiteke, eguraldi ona dagoen batean Larraitzetik Txindokira joatea. Txindokira joan nahi ez baduzu, Larraitzen ere egun bikaina igaro dezakezu, bertan bide gorri bikain bat dago Abaltzisketaraino eta "Txindokiko itzala" izaneko abentura parke bat ere bai. Hiru jatetxe ere badira bertan, beraz ez pentsatu gehiegi eta eguraldi ona dagoen egun batean etorri Txindoki aldera, ez zarete damutuko.



 
 
        Txindokiko itzalaren informazioa nahi izan ez gero hemen aurkitu dezakezu.
 

2 iruzkin: